XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ETIOPIAN

Nahasmenduak huts egin

Bazter guzietan soldado ainzindariek ezin egona dute.

Etiopian ere, Inperadorea bidaiaz baitzen, nahi izan dira baliatu gobernu berri baten emaiteko haren plazan.

- Rusiak hainitz gerla-tresna baditu, itsasoen gainetik iragan ditazkenak; baditu Europaren meneko zirta berriak; armada ttipitu duela erranik ere, hainitz soldado baditu eta gain-gainetik tresnatuak; baditu ere 400 itsaspeko.

Beraz bertze erresumek badute zeren erne eta atzarrik egon.

Bainan jendea ez da batere mendu Nausi berri hoieri.

Inperadorea sartu da hala-hala Bresil-etik airez-aire, eta hura harat-orduko, nahaste buruzagiek ihes egin dute. Erran behar da jadanik atzeman zutela ihardokitzale hainitz beren bidean.

Asfa-Wassan premuak kondatu du jeneralek ez zutela haren baimenik ukan; haren izenaz jabetu zirela jendeen enganatzeko; bera presoner atchiki zutela, eta segurki Haile Selassie-ren alde zagola.

- Deputatu eta zenatorrak etcherat igorri dituzte, apirilaren 25-a arte.

Bainan behar bada De Gaullek berriz bilduko ditu.

Ezen izan dituen botere bereziak otsailaren 4-ean finitzen dira, eta menturaz nahiko ditu luzarazi.

- O.E.C.E.deitu batasuna muntatu dute iragan astean: Organisation de Coopération et de Développement Economique

Hortan barne dira hogoi erresuma, elgar lagundu nahi dutenak.

Frantzia kontent da Amerika eta Canada ere sartu baitira. Parisen sinatua izan da akordioa abendoaren 14-ean.